IRAKASLEEN GUNEA

Blog honetan haur hezkuntzako geletan garatzen diren jarduerak jasoko ditugu. Ardatza gela gehienetan lantzen den edukia izango da: landareak. Batzutan proiektu globalizatuaren bidez lantzen da, beste batzutan errutina bezala, aldi berean beste sekuentzia didaktikoa edo beste proiektu bat egiten delarik. Edozein kasutan, esperientzia anitzak daude gai honen inguruan eta "aitzaki" ona izan daiteke eskola eta gela ezberdinetan egiten dena konpartitzeko IKTak erabiliz.
Azken urteetan blogaren erabilera hedatu da ikastetxe gehienetan, baina askotan kostatzen da haur hezkuntzan ere erabiltzea. Alde batetik umeen adinak mugatzen du partehartze zuzena egile eta irakurle giza; bestaldetik, haur hezkuntzako gela edo etapako bloga sortu eta kudeatzeak denbora eskatzen du. Proiektu honek ostopo horiek gainditzea du helburua, banakako lana sareko lana bihurtuz.

HELBURUAK:
  • Haur hezkuntzako geletan egiten diren praktika onak konpartitzea.
  • Haur hezkuntzako irakasleek bloga kudeatzen ikastea.
  • Bloga haur hezkuntzako ikasleek ere erabiltzea egiten dutena azaltzeko eta beste eskoletan egiten dena ezagutzeko.
PROPOSAMENA:
  • Gela bakoitzak landareak zaintzen izan duen esperientzia blogan azaldu.
  • Testua irakaslearen ikuspuntutik idatzi daiteke, baina interesgarria izango litzateke ikasleen ikuspuntua adieraztea. Ahal den neurrian, ikasleekin batera adostu daiteke.
  • Formatoa dela eta, testua osatu daiteke hainbat aukera erabiliz: argazkiak, ikasleen ekoizpenak (irudiak, argazki oinak, muralak...), audio edo bideo grabaketak...
  • Landarearen zaintza aprobetxatu daiteke hainbat eduki era globalizatuan lantzeko: ahozko hizkuntza (norbera edo taldearen aurkezpena, landarearen deskribapena...), hizkuntza idatzia (argazki oina, azalpen testua...), matematika (zenbakuntza, neurketa, estadistika...), arte hizkuntza (landare eta jardueren marrazkiak, antzerkiak...)
PARTE HARTZEKO:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Traducción